Oramendu

Oramendua Jan Luyken-ek irudikatuta (Bat errotan).

Oramendua[1] kristau-eskatologia protestantean, Jesukristo Aintzatik jaitsikeran bizitza kristaua egindako hildakoak piztuko direlako eta bizirik dauden sinestunak, Jaungoikoarekin elkartzeko, Lurretik Aintzara eroango dituztelako sinesmena da. Oramenduaren esangura zehatza, unea (bestelako eskatologia-jazoerei dagokiena) eta eragina eztabaidagarriak dira fededunen artean. Adigaia Tesalonikarrei Lehen Gutunaren laugarren kapituluko hamabosgarren, hamaseigarren eta hamazazpigarren txatalen hainbat interpretaziotan datza, eta, horretaz gain, txatal haiek Bibliako beste pasarte batzuekin daukaten harremanetan (esate baterako, Tesalonikarrei Bigarren Gutuna, Mateoren Ebanjelioa, Korintoarrei Lehen Gutuna eta Apokalipsia).

« 15 Hau diotsuegu, Jaunaren irakatsian oinarrituz: guk, Jauna etortzean bizirik gertatuko garenok, ez diegu hil direnei aurrea hartuko. 16 Zeren, goiaingeruaren ahotsez eta Jainkoaren turuta-hotsez seinalea emanik, Jauna bera jaitsiko baita zerutik, eta aurrena Kristorekin bat eginik hildakoak piztuko dira; 17 gero gu, artean bizirik izango garenok, haiekin batean eramango gaituzte hodeietan, airean Jaunarekin topo egitera. Eta horrela beti Jaunarekin egongo gara. »
1 Ts 4:15-17

Katolizismoak oramendua okertutzat jotzen du, Bibliaren hitzen faltsutzetik abiatutako irakurketa batetik ei dator-eta.

  1. «Euskalterm - Euskararen corpusa - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).

Developed by StudentB